XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

egiten ditu umeak eta gas asko botatzen du; gose dela ematen du baina elikadurak ez du asetzen.

Beste aldetik, umea ondo dago eta ondo hazten da.

Beste definizio bat izango litzateke bularreko haurraren negar iraunkorra kausa ilunarengatik, baina horretarako jakin behar dugu zenbateraino den normala negarrez irautea.

Ume normal batek egunean 2 ordu batezbeste betetzen ditu negarrez 2 aste dituenean, 3 ordu 6rekin eta ordu bat 3 hilabeterekin.

3,5 bider egiten dute negar 6 astebetekin, batez ere arratsaldetan.

Gehiegizko negar primarioa, normalaren modukoa da, baina gehiago irauten du.

Banaketa normalaren bazterrean dago intentsitate, frekuentzia edota iraupenean; patologiaren aldetik ez dira ezberdinak negar normalki egiten dutenekin.

Beste gauza bat ondorengo gehiegizko negarra da: gosea, B.E.P.J ., laktosarekiko jasanezintasuna, otitisa...

Kausak: elikadura-teoria (ez dago frogatua), arazo estrinsekoak inguru psikosozialean: gainestimulazioa, ama-antsietatea..., bularreko haurraren berezko arazoak NSZaren heldutasun falta, liseri-aparatuarena, hipertonia... etab.

Elkarrekintza araua:

Faktore biren hipotesia dago: umearen sortzetiko hipertoniak lagungarri organiko bezala jokatuko luke, eta honen gainean, amaren gainbabespenak egingo luke bere ekintza kolikoa sortuz.

Seguruenik, berezko eta kanpoko faktoreak daude.

Intrinsekoen artean arazo fisikoa egon daiteke (behi-esnearen proteineiko intolerantzia, esate baterako ), eta kasu honetan ondorengo gehiegizko negarra izango litzateke.

Baina ohikoa, adiurrearen aurretiko joera bat edo atalase baxua edo tenperamentu zaila izatea da (gehiegizko negar primarioa).

Faktore estinsekoen artean: maneiu desegokia gurasoen aldetik.

Adibidea: hilabeteko ume batek janari ugari hartzen du eta beteta eta nekatuta dago.

Urdailaren distentsiorako atalase beherea du umeak, eta bere adierazteko era oso indartsua da.

Negar egiten du oso indartsu.

Honela utziz gero 5-10 minututan, seguruenik, lotan geratuko litzateke.

Baina bere amak uste du zerbait txarto dagoela; besoetan hartzen du, gasak kanporatzeko maniobrak egiten dizkio, esne gehiago eskaintzen dio eta paseatu egiten du.

Umea lasaitu egiten da epe labur baterako baina nekeak haserre jartzen du eta berriro ekiten dio negarrari.

Gasak kanporatzeko beste ahalegin batzuk egin eta gero umea lasaitu egiten da, sartzen dute bere ohean berriro hasten da negarrez eta berriro gaude gurpil zoroan.

ITURBURU ORGANIKOA EZ DUTEN BESTE EGOERA BATZUK

.PLANTA EGITEA: gaixotaun baten itxura egitea, helburuarekin edogabe.